Aholkuaren, tratamenduaren eta ezagutzaren bidez, ongizatea izan dezazun nahi dugu.
GURE HELBURUA
“Aretxabaleta Botikan, zure egunerokoan behar duzun farmazialaria izan nahiko genuke, eta arduraz eta zorroztasunez lan egin, elkarrekin helburu handi bat lortzeko: gure pazienteen ongizatea eta lasaitasuna, bizitzaz goza dezaten”.
Gure lantaldearen ezaugarriak dira, bereziki, inplikazioa izatea eta une oro prestakuntzan aritzea, etengabe berritzen ari diren zerbitzuen aukera zabalari erantzun ahal izateko. Horrek aukera ematen digu kalitatezko farmazia arreta eta aholkularitza pertsonalizatua eskaintzeko.
MARIA VICTORIA eta JON
Biek ala biek ordezkatzen dute farmazia garaikidea, tradizioaren eta abangoardiaren arteko elkarrizketa betean. Marivi Anitua lizentziaduna, farmazialari titularra, analista eta Farmaziako Ortopediako teknikaria da. Ibilbide luzea egin du osasun arloan, ospitalean eta farmazia bulegoan; sektorea ondo ezagutzen du eta berritzailea da. Kudeaketa lanetan, alboan dauka Jon Quintela lizentziaduna. Farmazialaria, informatikaria eta Farmaziako Ortopediako teknikaria da. Quintela arduratzen da kudeaketaz, langileez eta administrazioaz, nazioartean eta estatuan ibilbide profesional luzea egin baitu.
Biek gidatzen dute gaur egun farmazia sektorearen barruan aitzindaria den osasun eta ongizate espazio hau, eta aitzindaria da, hain zuzen, bezeroen beharrei aurrea hartzen dakielako.
Abiaburutik bertatik, Aretxabaleta Botikak ikuspegi berritzailea izan du, eta horrek erosotasun eremutik irtetera eraman ditu hango kideak, berrikuntzak, ideiak eta azken joerak bilatzeko asmoz, helburu bakar batekin: familien bizi kalitatea hobetzea.
Lantaldea
Aretxabaleta Botikako lantaldea osasun sektorean eskarmentu eta ezagutza handia duten profesional paregabeek osatzen dute, non taldearen ongizatea den nagusi. Horri esker, egunero pazientearen esanetara jartzen dira, eta haren beharrei irtenbidea bilatzeko jardun eta ahalegintzen dira.
Taldean 4 farmazialari tituludun, ortopediako 2 teknikari eta farmaziako 3 teknikari daude. Bestalde, jendaurrean ez dauden arren, kalitate gorena bilatzen duten eta farmazia arretan laguntzen duten kudeaketa eta administrazioko langileekin osatzen da lantaldea.